Udal Gobernuak ez du, oraingoz, gertatutakoaren zehaztasun gehiago eman nahi izan ikerketa abian delako. Ordenagailurik edo balio handiko antzeko gailurik ez dute faltan bota oraingoz baina inbentario bat egiten dihardute beste zerbait falta den jakiteko.
Hiru udal eraikin urte eta erdian
Udal Gobernua kezkatuta dago urte eta erdian Kulturaten, Emakume Txokoan eta oraingoan udaletxean sartu direlako: "Gertatutako lapurretek gure kezka eta ardura areagotzen dute. Ondorioz, gertaera hauek guztiek neurriak hartzera behartzen gaituzte gure herriko eremu eta eraikin publikoen segurtasuna bermatzeko". Oraingoz ez dute zehaztu zein neurri hartu.