Zerrajera zenaren izaera berreskuratuko du Kulturola eraikinak

Erlojuaren eraikina (Kulturola izena jarri diote) eta Aprendices "kultura gune estrategiko" bihurtzea helburu duen Kulturola egitasmoak urrats berriak eman ditu. Erlojuaren eraikina zaharberritzeko proiektuaren idazketa eta zuzendaritza Jovino Martinez arkitekto enpresari esleitu dio Udalak eta obrak aurten hasten ez badira behintzat espero dute obren exekuzioa urte amaierarako esleitzea.

Arrasateko Udal Gobernuarentzat agintaldi honetako proiektu izarra izango dena aurrera doa. Kulturola egitasmoaz ari gatzaizue, Aprendices eta Zerrajerako Erlojuaren eraikina zena herriko kultura taldeei bideratzeko proiektuaz. Erlojuaren eraikina birgaitzeko proiektuaren idazketa eta zuzendaritza Jovino Martinez arkitekto enpresari esleitu dio Udalak; gobernuak azeleragailua zapalduko du egitasmoa agintaldia amaitu aurretik errealitate bihur dadin.

Zerrajera zenaren lekuko den Erlojuaren eraikinak jatorrizko izaera berreskuratuko du zaharberritu ostean. Horixe jasotzen du Jovino Martinez arkitekto estudioak idatzitako proiektuak.

Jovino Martinez enpresa izan zen aukeratua abenduaren 21eko Kontratazio Mahaian, beste hiru enpresen aurretik. Esandako moduan, estudio horren proiektuak Zerrajeraren jatorrizko izaera berreskuratzea aurreikusten du, baina oraindik behin betiko proiektua idatzi eta zuzendu beharko du.

Obrek, 3.500.000 eta 4.500.000 euro arteko aurrekontua

Lan horietako bakoitzarentzat 90.500 eurokoa izango da aurrekontua. Alkatearen esanetan, obren exekuzioaren aurrekontua hiru milioi eta erditik lau milioi eta erdira artekoa izango da.

Bestetik, egitasmoaren beste hanka, Aprendices eraikina zaharberritzeko proiektua ere martxa onean doa, LKS kooperatibaren eskutik.

Gobernuak hasieratik nabarmendu izan du Aprendicesen zein erlojuaren eraikinean joango diren herriko kultura taldeekin eskutik joan gura dutela. Jovino Martinezen proiektuak hainbat zehaztasun ditu, oraindik komunikabideekin partekatu ez dituztenak.

Elkarlanerako asmoekin jarraituz, erlojuaren eraikineko mendebaldeko fatxada apainduko duen murala herriko bertako MuralArt taldeak egingo du.

Erlazionatuak

Arrasateko Udalak esleitu ditu Kulturola (Erlojuaren eraikina) birgaitzeko idazketa eta zuzendaritza lanak

Arrasate

Jovino Martinez Sierra arktitekto enpresak irabazi du lehiaketa publikoa. Lan bakoitzak –idazketa eta zuzendaritza– 90.508 euroko aurre...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.