Alde hitzaren adieretako birekin jolastuz sortu dute kanpaina, jarrera egokien alde daudela adierazteko, eta jarrera desegokiak dituztenei alde egitera gonbidatuz.
Emakumeen Mundu Martxako herriko taldeko kide Eneritz Ugaldek azaldu du gaur ekimena aurkeztu eta aurrerantzean bilduko direla tabernari, dendari, elkarte, jai batzorde eta lan honetan eragile izan daitezkeen beste hainbatekin, kanpaina aurrera nola eraman erabakitzeko. Oraingoz, alde-ren bi ikurrekin txartelak Emakume Txokoan eta Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan eskura daitezke.
Ugaldek adierazi du kanpaina jarri dutela martxan, eguneroko lana behar duelako eraso matxisten kontrakoak; eta ez soilik muturreko indarkeria adierazpideen kontra, baizik eta horien oinarrian dagoen guztiaren kontra: "Publizitate sexista, mezu sexistak, txiste sexistak..." aipatu ditu Ugaldek.