'Libria izan gura dot, ez balientia' dioen murala egin dute Oñatin

Eneko Azurmendi 2016ko aza. 26a, 17:15

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, mural bat egiten aritu dira Oñatin, Errekalde eta San Lorentzo auzoa lotzen dituen tunelean. Ainara Azpiazu Axpi margolaria izan da dinamizatzailea eta bere hitzetan, libre sentitzen diren emakume mota ezberdinak irudikatu nahi izan dituzte lan honekin.

Oñatiko Berdintasun Sailak hala eskatuta, Ainara Azpiazu Axpi margolariak dinamizatzaile lanak egin ditu gaur egunean zehar margotu duten muralean. "Lehenbizi bilera bat egin genuen, eta irudia zein izango zen erabaki. Proposamen batzuk eraman nituen eta leloa zein irudia erabaki genuen bilera horretan", adierazi du Azpiazuk.

Goizean hasi dira murala margotzen, 10:30ean, eta dinamizatzailearen esanetan, "jende askok" hartu du parte. "Nik diseinatutako eta gidatuta murala da, baina guztion artean, jende pila baten artean, egin dugu", azpimarratu du.

Pasabide iluna

Murala egin duten tunela, Oñatiko Errekalde eta San Lorentzo auzoak lotzen dituena, pasabide iluna izan da beti, argi gutxikoa eta ezuste bat baino gehiago eman dituena. "Toki iluna dela eta, Libria izan gura dot, ez balientia lemarekin, libre sentitzen diren emakume mota ezberdinak irudikatu nahi izan ditugu", azaldu du margolariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak