Tokikom jardunaldiak

Goienaren 'Barruak astintzen' saritu dute

Mirari Altube Arrese 2016ko aza. 14a, 11:00

Tokiko komunikabideek egindako lanik onenak saritu dituzte. Portadarik onenaren saria jaso du Hiruka astekariaren Txonbo egin-ek; edukirik onenarena Noaua aldizkariko Udarregiren omenez gehigarriak; ikus-entzunezkorik onena, Goienaren Barruak astintzen dokumentalak; eta aipamen berezia jaso du, Baleikeren Tapa Pala bideo sortak.

Imanol Ubeda (Noaua): "Sariak ez ditugu gustuko baina ilusio handiarekin jaso dugu, eta bereziki, bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu Noaua babesten egon direlako. Ohore handia da Tokikomen eskuetatik saria jasotzea".

Goiatz Arana (Goiena): "Lezio hutsa izan da; buruko gaixotasuna duten lau lagunek barruak hustu zituzten naturaltasun osoz". Ikus-entzunezkoan agertzen direnez gain erraztasunak emandako guztiak eskertu ditu, eta parte-hartutako lankideak ere izan ditu gogoan.

Felix Aizpurua (Baleike): "Pozik jaso dugu saria, Baliabide gutxirekin baina mimo eta kontu handiz egin dugu saioa".

Portadarik onenaren saria jaso dute Hirukako kideek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak