BM eta Lidl supermerkatuen lanak, bide onean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 23a, 11:19

Abuztuan aurreratze nabaria egin dute bi supermerkatuen eraikitze lanetan, eta urri bukaerarako bukatuta egotea espero dute. Gabonetarako bai Lidl eta bai Super BM, zabalik egotea da helburua.

Arrasateko Musakola auzoan Joma lantegi zaharrak utzitako 1.400 metro karratuko orubean Lidl eta Super BM kateko supermerkatuak eraikitzen ari dira, eta lanak asko aurreratzen ari dira udako hilabeteetan. Urrirako, gutxi gorabehera, eraikinak bukatzea espero dute, eta dena ondo bidean supermerkatuak Gabonetan zabaltzeko prest egongo lirateke. Supermerkatuak eraikitzeko lana Amenabar eta Zikoitz enpresak ari dira eramaten, elkarlanean.

Obrak otsailean hasi zituzten, eta Baika Gestion enpresa sustatzaileak abendurako eraikinen eta lurzoruaren lanak bukatzea zuen aurreikusita. Oraingoz epeak betetzen ari dira. Horrela, eraikinak eta lursaila urri bukaeran edo azaro hasieran bukatzea espero dituzte, eta azarotik abendura supermerkatuak barnetik egokitzea bakarrik falta izango litzateke.

Gainera, lur azpiko aparkalekuak izango dituzte bi supermerkatuek, bata bestearen ondoan joango direnak hain zuzen ere. Guztira 70 aparkaleku baino gehiago edukiko ditu lur azpiko parkingak, eta horretaz gain, kanpoaldean ere ehun aparkaleku baino gehiago eraikiko dituzte. Guztira, beraz, 200 aparkaleku baino gehiago eraikiko dituzte.

Gipuzkoa etorbidetik eraikinei aurrez erreparatuz gero, ezkerraldean Super BM kokatuko da, gasolindegitik gertu, eta eskuinaldean Lidl.

Mugarritteko Lidl supermerkatuaren itxiera ekarriko du Musakolakoaren irekierak, baina San Andresen dagoen Super BMk irekita jarraituko du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak