"Egonkortu egin da jaia", adierazi du Gorka Zubizarretak goizean: "Duela urte batzuk ez ginen horrenbeste kide taldean, eta gure buruari galdetzen genion ea kapaz izango ote ginen halako jai bat antolatzeko, beste herrietan ikusten genituelako. Bada, dagoeneko hirugarren edizioa da hau, eta festa egonkortu egin dela esango nuke, kanpotik ere lagun asko etorri dira-eta ospatzera".