Hori bai, nabardura eta irakurketa propioak egin arren hasierako testua bateratu egin dute alegazioetan: "Plataformaren izenean sarrera komuna egin diegu alegazioei, batzen gaituzten ideiak nabarmenduz: eztabaida, parte-hartzea eta moratoria", gaineratu dute.
Horren harira, gogoratu dute Udal Gobernua gertu dagoela eragileak entzuteko: "Guk bete dugu gurea eta alegazioak egin ditugu, orain gobernuak erakutsi beharko du noraino dagoen entzuteko prest".