Azken egunetako pintaketek "garbiketa ordenantzaren beharra agerian utzi dute" Udalarendako

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 13a, 16:05

Pintaketa frontoian.

Azken egunetan kaleetan agertu diren pintaketen aurrean udal gobernuak "herritar guztien nahiak, eskubideak eta betebeharrak errespetatuz eta adierazpen askatasuna bermatuz Arrasate garbi bat" nahi duela adierazi du.

Arrasateko kaleetan azken egunetan agertutako pintaketen agerpenen aurrean udal gobernuak zera adierazi du:

1) Guztiok elkarlanean Arrasate garbi baten alde egitea da udalaren nahia eta asmoa.

2) Azken egunetan, herriko paretetan, frontoi, ikastetxe eta abarretan agertutako pintaketek agerian utzi dute apirilean udal gobernuak martxan jarritako garbiketa ordenantzaren beharra.

3) Ordenantzari helegiteak aurkezteko epea datorren maiatzaren 17ra arte dago zabalik. Horregatik, beren proposamenak aurkeztera animatu nahi ditugu arrasatearrak, ahalik eta adostasunik handiena lortzea baitugu helburu. Jasotako proposamenak lantzeko, udalak eskura dituen baliabideak herritarren zerbitzura jarriko ditu.  

4) Garbiketa Ordenantza proposamenak jasotzen duen modura, Udalak, betiere, arrasatearren adierazpen askatasuna bermatze aldera, adierazpen librerako guneak bermatuko ditu, edozein kasutan, errespetua izanik horretarako oinarrizko baldintza.

Arrasate garbi bat nahi dugu herritar guztien nahiak, eskubideak eta betebeharrak errespetatuz eta adierazpen askatasuna bermatuz!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak