2013ko irailaren 4an eratu zen Hondakin Mahaia, bi helburu nagusirekin; hondakinen sorkuntzarekin eta bilketarekin lotuta zeuden arazoak aztertzea eta bilketa selektiboen mailei eta sistemei buruzko akordioak lortzea.
Bederatzi hilabeteko epean gutxienez %70eko gaikako bilketa lortzea izan zen mahaiak jarritako erronka eta datuek argi erakutsi dute helburua bete dela. Daturik apalena %77,97koa izan zen eta onena aldiz %81,07koa. "Hilabete hauetako esperientzia eta emaitzekin eredugarriak gara Gipuzkoarentzat eta Euskal Herri osoarentzat" adierazi zuten mahaikideek.