AGI bezala ezagutzen den Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza, kendu egingo du 2018rako Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gaur egun 11 milioi euroko aurrekontua dauka diru laguntza horretarako, eta Arrasaten 85.000 euro behar izaten dituzte. Laguntza lerro hori kenduta, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi Amaia Azpiazuk esan du uste dutela etorkin gutxiago etorriko direla Gipuzkoara, baina erabaki beharko dute orain nola lagundu behar dieten beharra duten familia horiei. Herri bakoitzaren Udalak hartu beharko du erabaki hori.