Malen Ruiz de Azua arrasatearrak txapelketako errekorra hautsi zuen 17 urteren ostean (Mar Sanchezek 1999. urtean lortutakoa). Gainera, Euskadiko errekorra promesa mailan ere gainditzea lortu zuen, Ruiz de Azuak berak lortutakoa.
Amara BAT taldeko atleta 4,25 metroak gainditzen saiatu zen (Espainiako promesa mailako errekorra izango litzatekeena), baina ezin izan zuen marka hori hautsi. Bigarren postua Laura Clementek eskuratu zuen 3,85 metrorekin, eta hirugarren sailatua Monica Clemente izan zen, 3,75eko markarekin. Bi atletak Manresa taldekoak dira.
Istar Dapenak, gainera, 5 metroak berriz ere gainditzea lortu zuen. Bigarren postua eskuratu zuen, 5,01ekin, eta urrezko dominatik 5 zentimetrora soilik gelditu zen. Lehenengo postua Manresa taldeko Ricard Clementek lortu zuen (5,06 metro). Hirugarren, Real Sociedad taldeko atletaren atzetik, Emilio Izquierdo (Castellon taldea) izan zen, 4,96ko jauziarekin.
Datorren asteburuan Arrasateko taletek Euskadiko Txapelketa izango dute, eta markak hobetzen saiatuko dira.