Harmailak bete-beteta izan dira gaurkoan, eta zaletuen animoak jaso arren, ezin izan dute garaipena lortu zuri-moreek Amaikak Bat taldearen aurka. Lehen zatian aukera asko izan dituze bi taldeek, baina gol barik amaitu da. Bigarrenean aldiz, aurkarien gola iritsi da eta emaitzari buelta eman nahian, berdinketaren gola iritsi da Jokin Mujika atzelariaren eskutik. Amaikak Bat taldeko bati txartel gorria atera dio epaileak bigarren zatian, eta jokalari bat gutxiago izanda ere, ezin izan dio Mondrak irabazi. Hala eta guztiz ere, Mondrak talde sendoa daukala frogatu du berdegunean, eta liderrari sei puntu atera arren, bigarren postutik ez jaistea du helburu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.