Lehen zatiko lehen minutuetan inoren nagusitasunik ikusi ez bada ere, gutxika-gutxika oñatiarrak baloiaren jabetza lortzen joan dira, eta horren ostean Asier Ugarteren gol biak iritsi dira, 15. eta 23. minutuetan. Hortik aurrera ere Aloñakoak izan dira jokoaren kontrola izan dutenak, eta Asier Ugartek eta Aimar Lizarrak partida erabakitzeko moduko gol aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu atearen aurrean.
Bigarren zatiko 10. minutuan Martutene taldekoak 2-1ekoa lortzear egon dira, aurrelari batek egindako erremateak Julen Agirreren ateko ezker zutoina jo baitu bete-betean. Ondorengo minutuetan ere Martutene taldekoak aldea murrizten saiatu dira, baina ez dute aparteko aukerarik sortu. Azken ordu laurdenean oñatiarrek partida erabaki dute Mikel Urkiaren eta Unai Gilen golei esker.
Gainerako taldeak
Hirugarren Mailan, Aretxabaletak 2-0 galdu zuen Bermeon. Preferentean, berriz, hauek izan dira Debagoieneko taldeen emaitzak.
- Ilintxa 0-2 Bergara
- Mondra 1-1 Amaikak Bat
- Lagun Onak B 2-1 Aretxabaleta B
- Beasain B 4-0 Antzuola