Kanpazar Arrasatek garaipen bikaina lortu zuen Arratikoren aurka 41-0

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ots. 21a, 17:02

Kanpazar Arrasate Errugbi taldeak garaipen ederra eskuratu zuen atzo, Arratikoren aurka, 41-0. Arrasatearrek hasiera gogorra izan bazuten ere, metroak irabazten joan ziren, eta alde handia atera zieten berehala. Entseguak; Suinaga, Arizaleta, Olabarria, Barrutia, Delgado, Zubizarreta eta Dolararenak izan ziren. 

Geldiezin ari dira zuri-moreak aurtengo denboraldian, izan ere, partidu guztiak irabazi dituzte, eta orain, Gernika B taldearen, eta igoera fasera begira daude. Igor Isasiren mutilak Euskal Ligako lehen mailara igotzeko baliagarria den A multzoan lehiatuko dute orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak