Patxi Gartzia entrenatzailearen esanetan: "Partidu erosoa izan zen, hasieran diferentzia hartu genuelako. Amaieran oso trakets ibili ginen arren. Minutu gutxiago jokatzen duten jokalariei ereaukera eman nien gehiago jokatzeko, eta gehiago jokatzen dutenei deskantsua eman nien".
Homenaldia Xabier Alzelai eta Pello Olabarriari
Atsedenaldian, Xabier Altzelai eta Pello Olabarriari homenaldia egin zioten. Hainbat urtetan taldean izanagatik, kamisetak oparitu zizkieten taldeko ordezkariek oroigarri gisa.
Hurrengo jardunaldirako prestatzen
Hogeigarren jardunaldia izango da hurrena, eta Urdaneta taldearen aurka jokatu beharko dute Ford Mugarriko mutilek etxetik kanpora. Urdaneta gorantza ari da sailkapenean, eta jardunaldi honetan berdinketa lortu du Txikipolit taldearen aurka. Patxi Gartziaren esanetan: "Partidu zaila espero dugu datorren astean, gutxinaka goranzko bidea hartzen ari den aurkaria da, eta gogor egin beharko diegu".