Gaurko agerraldian parte hartu duten eragileek moratoria eskatu dute herritar eta eragile artean "eztabaida eraikitzailea eta parte-hartzailea eman arte". Honako eskaera eta aldarrikapenak ere egin dituzte: "Herria garbi eta txukun mantentzearen alde gaude baina ez hori adierazpen askatasunaren kontura bada. Ez dugu onartzen zikinkeria eta aldarrikapen sozio-politikoak maila berean jartzea. Ez dugu onartzen modu prebentiboan ezartzea zentsura Arrasateko kaleetan. Ordenantza honek ez du bizikidetzan laguntzen, kontrakoa baizik, hiritarren artean konfrontazio dinamikak eratzen ditu, euren artean salaketak sustatuz".
Otsailaren 24an, udaletxeko arkupeetan
Horregatik, EAJri eta PSE-EEri eskatzen diete ireki dezatela gaiari buruzko "eztabaida parte hartzaile eta irekia". Horrez gain, aipatu moratoria edo luzamendua eskatzeko atxikimendurako deia egin diete herritarrei; horretarako e-posta helbide bat jarri dute: mozalordenantzarikez@gmail.com. Otsailaren 24an udaletxeko arkupeetan elkartuko dira (17:30), herritarrei zabalik, gaia landu eta eztabaidatzeko.