Arrasateko Udalak berretsi du garbiketa ordenantzak "herri atseginago eta garbiago bat" eskaintzea duela helburu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ots. 17a, 10:24
Adierazpen libreko gunea (ezkerrean) eta euskararen aldeko mural bat (eskuinean).

Arrasateko Udalaren arabera, martxoan onartzekoa den garbiketa ordenantzak "herria garbi mantentzeko" araudia ezartzen du: "Ez du debekurako helbururik. Herritarrei herri atseginago eta garbiago bat eskaintzea da azken finean Udalaren nahia eta zeregina", adierazi dute prentsa ohar bidez. 

Jarraian, Arrasateko Udalaren prentsa oharra osorik: 

"Aurreko egunetan komunikabideetan Kale Garbiketari dagokion ordenantzaren inguruan izan diren adierazpenak direla eta, Arrasateko Udalak gai honen inguruan hurrengoko argibideak helarazi nahi ditu:

1) Gaur arte, Arrasateko Udalak 23 ordenantza eta 24 erregelamendu ditu Arrasateko esparru ezberdinak eta udal zerbitzuen funtzionamendua arautzen dituena.

2) Kale Garbiketa Ordenantza, dagokion Obra eta Zerbitzuetako Informazio Batzordean hainbat alditan landu den gaia izan da eta toki administrazioetako araudiak dioen moduan Osoko bilkuran onartua izan beharko da.

3) Garbiketa ordenantzak 22 artikulu ezberdin ditu non gai ezberdinak arautzen diren eta honen xedea da bermatzea kalitateko espazio publiko bat. Horrela garbiketaren aurrean gai ezberdinak arautzen dira, Adibidez; behar fisiologikoak egitea bide publikoan; ibilgailuak garbitzea bide publikoan; astintzeak erratzak, alfonbrak eta arropak bide publikorantz; ez batzea txakurren eta beste animalien kakak bide publikoan; elurteen aurrean garbiketak, pintaketak egitea bide publikoan, hiri altzarietan eta eraikinetan; kale publikoan lagatzea altzariak edo tresnak jarritako ordu eta lekuetatik kanpo, etab.

4) Ordenantzak dituen 22 artikuluetatik “pintaketak, pankartak eta kartelak” arautzen dituen artikulu batek sortu du eztabaida adierazpen askatasunaren urraketa aipatuz. Honen aurrean zera adierazi nahi dugu: Pankartak eta kartelak jarri ahalko dira hartarako egokituko diren lekuetan eta adierazpen artistiko librerako guneak ezarriko dira.

Arrasateko Udalak guztionak diren bide zein eraikin publikoak errespetu osoz erabili  behar direla uste dugu gure lehenaldia, oraina eta etorkizuna bermatzeko asmoz betiere adierazpen askatasuna bermatuz. Garbiketa ordenantzak herria garbi mantentzeko araudia ezartzea du helburu eta ez debekuarena. Herritarrei herri atseginago eta garbiago bat eskaintzea da azken finean Udalaren nahia eta zeregina". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak