Maria Ubarretxena alkateak nabarmendu du Arrasate batez ere kooperatibismoagatik dela ezaguna, eta Harresi ezkutua eskulturarekin "herriaren ondarea balioan jartzea" nahi dutela Udaletik.
Gaur bertan jarri dute Arregiren obra Portaloian, eta hantxe izango da hemendik aurrera. Inaugurazio ekitaldian, eskultoreak berak eta alkateak ireki dute obra estaltzen zuen gortina morea. Han bildutako herritarrek, oro har, adierazi dute gustatu zaiela, bai eskultura, baita irudikatzen duena ere, Arrasateko harresia, hain zuzen.
Eskulturaren gainean plakatxo bat ere jarri dute, eta bertan azaltzen da oraindik ere hiribilduaren gune ezkutuetan Erdi Aroko harresiaren zatiek irauten dutela.