Honakoak, hain justu ere:
"Udal gobernuaren gonbidapena bezperan jaso genuen. Azken orduan beste behin ere. Dena dela, oraingo honetan, PNV-PSOE gobernuaren inprobisazioak bainoago, ekimenaren aurrekariek eraman gaituzte gonbiteari uko egitera. Eskultura hau PNV-PSOE gobernuaren apustu propioa dela uste dugu. Izan ere, haren egokitasuna eta esleipena euren kasa erabakita eraman zituzten 2016ko aurrekontuetara, Udaleko beste alderdi politikoekin aurretik hitz egin gabe. Beste hainbat alditan ere azaldu dugunez, Udal gobernuak beti izango gaitu prest EH Bilduko zinegotziok edozein gai elkarrekin aurrez lantzeko. Nahiago dugulako horrela lan egin eta ez, azkeneko argazkirako agertu soilik. Ezin bukatu lerrook Iñigo Arregi Harresi ezkutua eskulturaren egile eta artista arrasatear handiari gure begirune eta miresmen osoa adierazi gabe".