Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako EH Bilduk Gipuzkoan talde ezinhobea aukeratu duela gaineratu dute eta debagoiendarrak inoiz baino ordezkatuago egongo direla, gainera, kongresurako eta senaturako zerrendetan Debagoieneko hiru lagun doazela kontuan izanik: Ander Rodriguez eta Amaia Larrañaga arrasatearrak, eta Maialen Urtzelai oñatiarra.
Abenduaren 6an, manifestazioa
Bildu independentziara lelopean egingo da manifestazioa Bilbon, 12:00etan hasita, eta EH Bildutik parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Debagoieneko herri guztietatik aterako dira autobusak eta txartelak hamar euro balioko du; langabetu, ikasle eta langile prekarioentzat, bost.
Ondorengo taberna eta elkarteetan izango da apuntatzeko aukera:
- Eskoriatzan: Inkernu tabernan.
- Aretxabaletan: Urbaltzen eta Gurean.
- Arrasaten: Jaizale, Irati eta Amaiur tabernetan.
- Oñatin: Arrano eta Ona tabernetan.
- Bergaran: Arranon, Txokolaterian eta Pol-Polen.
- Elgetan: Haizean.