Arrasate Garbik zenbakietan "argi" ikusten du finkatutako %70eko helburua gainditu egin dela: martxoan %70,25, apirilean %78,83, maiatzean %77,97, ekainean %80,04, uztailean %80,09, abuztuan %80,44 eta irailean%79,01 jaso zen sailkatuta.
Halere, hobekuntzarako tarterik badagoela ere badiote taldekoek, esaterako, "frakzio bakoitzean agertzen diren elementu desegokien inguruan, batez ere organikoetan, edo lurrean uzten diren hondakinen edo poltsen inguruan", baina udal erakundeen ardurapeko iritzi diote aurrerako bideari eta, gainera, hobekuntzak "arrasatearron parte-hartzeari esker" lortuko dela pentsatzen dute.
Ohar bidez jakinarazi du Arrasate Garbik erabakia eta, amaitzeko, eskerrak eman dizkiete proiektuan partaide izandako pertsona zein erakundeei eta, "arrasatearrei bereziki", herritarren "inplikazioa eta borondatea" eredugarritzat jota.