Aurkezpeneko une bat
Laugarren denboraldiz jarraian, Ozenki elkarteak opera ekarriko du Arrasateko Amaia antzokira. Aurten Emilio Arrietaren Marina ekarriko dute, Ozenki elkarteko Manu Gallardoren arabera "zorrotza bezain ederra" den opera. Gaur aurkezpena egin dute Kulturaten eta operaren xehetasun guztien berri emateaz gain, Marije Ugalde soprano bergararrak eta Karlos Etxaniz baxuak erakustaldia eman dute euren ahots ederren jarioa ikusleekin partekatuz, Isabella Blezien piano-jotzailearekin batera. Sarrerak 30 eurotan daude salgai, Udalaren webgunean zein Kutxabank-en.
Aurkezpeneko une bat
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.