Goiztiar ibili behar izan dute arrasatearrek mauken bila joateko eta, horrela, goizetik bete dira kaleak, kuxkuxeroz zein eroslez. Udako generoa egon da batik bat eta herriko 38 dendak ipini dute saltokia. Arratsaldean ere, 20:00ak arte egongo da Merkemerkaua zabalik erdiguneko kaleetan eta baita ere, merkatu txiki berezi bezala, Biteri plazan. Kiliki eta erraldoien konpartsak girotu du, gainera, arratsaldea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.