'Stock factory' iaz baino lasaiago baina eskaintza onekin

Jon Berezibar 2015eko irailaren 5a

Udako stock-az beste egiteko, Bergarako 15 dendak aukeren merkatu txkia ipini dute gaur. "Iaz baino lasaiago ibili da jendea", Bedelkar elkarteko Ainhoa Garitanok azaldu duenez. Hala ere, aukera politak aurki zitezkeela Seminarioko patioan ipini duten karpan. Salmenta aldetik ondo joan da eguna Garitanok dioenez eta dendariak orain irailetik hasten den neguko sasoiari ekiteko gogotsu daudela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak