Musikarekin girotuta banatu dituzte Ibai-Arteko Zinema opariak eta jendeak dagoeneko argitu du pelikula izenek ekarri duten misterioa. Ibai-Arteko komertzioetan Arrasate txartela erabili duten bezeroen artean 4.000 euro baino gehiagoko balioa zuten opariak banatu dituzte.
Txartela bera ezagutaraztea eta Arrasateko bezero fidelak saritzea izan dira helburuak eta asmoa da irailean beste kanpaina bat egitea.