Libre Eguna ospatu zuten atzo Arrasaten, ixteko arriskuan dagoen Irati taberna babesteko. Herri bazkaria Seber Altube plazan zen egitekoa baina euriagatik Biteri plazan egin behar izan zuten. 180 bat lagun elkartu ziren bazkarian. Bazkalostea girotzeko zuzeneko musika izan zen protagonista, eta eguna borobiltzeko bertsio gaua izan zuten 4P4 taldearen eskutik, Irati tabernan bertan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.