Arrasateko parkeen gaineko informazio bilduma, udal webgunean eskura

Julen Iriondo 2015ko mai. 6a, 16:45

Arrasateko Udalak herriko 13 parkeen inguruko informazio bilduma egin du, eta herritarren eskura jarri, udal webgunean eta liburuxka formatuan. Antton Zabaleta arrasatear paisajista gazteak egin du lana, eta bertan jasotzen dira parkeen historia, informazio botanikoa eta parkeetan topa daitezkeen artelanen gaineko azalpenak.

Arrasateko Udaleko Obra eta Zerbitzu sailak bazuen herriko parkeen eta haien mantenuaren inguruko hainbat informazio, baina ez zegoen modu ordenatu batean jasoa. Horretarako beharra ikusi, eta Antton Zabaleta herriko paisajista gaztearen lau hilabeteko lanaren ostean herritarrek kontsultatzeko moduan dago dagoeneko informazio bilduma, liburuxka erara eta udal webgunean.

Bertan jasotzen dira Arrasateko 13 parkeen historia, zuhaitz eta landareen gaineko datuak, espezieak, bakoitzaren ezaugarriak... eta parkeetan topa daitezkeen artelanen berri, eskultura eta abarrenak.

Lana egin ahal izateko, besteak beste, Arrasate Zientzia Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak emandako laguntza eskertu du Zabaletak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak