LABek maiatzaren 1eko manifestaldirako deialdia egin du

Imanol Beloki 2015ko api. 28a, 16:01

Maiatzaren 1ean, Langilearen Egunean, Eibarrera joateko deialdia egin du eskualdeko LAB sindikatuak; 12:00etan abiatuko da manifestazioa Untzaga plazatik.

Aurten, egun berezia izango da, gainera, izan ere, LAB sindikatuaren sorreraren 40. urteurrena beteko da. Hori horrela, manifestaldiaren ondoren, eskualdeko LABeko militante historikoei omenaldia egingo diete eta 15:00etan bazkari herrikoiarekin emango diote amaiera egunari.

Borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dituzte aurten. Hala esan du goizean Jose Ramon Kortabarria, LABeko eskualdeko arduradunak. Eta sindikatuaren 40 urteei lotuta, esku artean duten erronka ere izan du hizketagai.

Gaur goizean LABek egindako prentsaurrekoa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak