Maiatzaren Lehenaren bueltan antolatu diren ekitaldien artean, LAB sindikatuak eta Ernai Gazte antolakundeak gazteendako Lan Eskubideen Gida aurkeztu zuten atzo Arrasateko gaztetxean.
Gida, aliantzaren lehen urratsa
Duela urtebete eman zuten LAB eta Ernairen arteko aliantzaren berri, izan ere, sindikatu abertzaleak uste du ezinbestekoa dela gazteekin egotea "Euskal Herri burujabe baten" bidean, eta bi eragile horien arteko elkarlanaren fruituetako bat da atzo aurkeztu zuten gida.
Gazteek bizi duten "lan egoera prekarioa" gainditzea eta "lan baldintza duinak" lortzea da sindikatu abertzalearen azken heburuetako bat. Horretarako, "borroka modu kolektibo eta antolatu baten" egiten jarraituko dutela jakinarazi zuten atzoko aurkezpenean, besteak beste.