Landa-bide publikoen inbentarioa egin du Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko api. 21a, 16:25

Arrasateko jabetza publikoko landa-bideen inbentarioa egin du Arrasateko Udalak. Azken hamarkadetan baserri jarduera gutxitu izanak landa bideen erabilera gutxitzea ere eragin du eta horregatik aspaldian erabili izan diren hainbat bide galdu egin dira. Galdu diren bide horiek berreskuratzea, arautzea eta ezagutaraztea dira inbentarioaren helburu nagusiak. 

Joan den apirilaren 16ko osoko bilkuran onartu zen inbentarioa onartzeko proposamena eta gaur egin dute proiektu horren nondik norakoak azaltzeko agerraldia. Inbentarioa egiteko Itsaso Beitia arrasatearra kontratatu zuen Arrasateko Udalak eta ordutik 118 bide inbentariatu eta katalogatu dituzte. Era berean, ingurumen teknikari Pello Garaik inbentario horrek izango dituen hainbat erabilera izango dituela iragarri du gaurko prentsa agerraldian.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak