Basurdeekin duten urteetako arazoa konpontzea eskatzen dute Udalako bizilagunek

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko api. 9a, 14:43

Haserre daude Udala auzoko bizilagunak; izan ere, basurdeen izugarrizko plaga dabil inguruan. Ondorioz,  basurdeak auzo osoan dauden baserrietako zelaiak eta soroak altxatzen ari dira. Arazoa bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin, Udala auzoan izan gara, Aitor Murgoitio bizilagunarekin.

Udalako bizilagunek diote soloetan landatutakoa izorratzen eta etxeko animalientzat landatutako belar ustiapena hondatzen ari direla, eta horrek lana eragiteaz aparte, animalientzat janaria erostea dakarrela, suposatzen duen gastuarekin. Kexu dira, era berean, baso animalia horiek ez dutelako kontrol sanitariorik eta etxeko abereak gaixotasunez kutsatzeko arriskua dagoelako; "kasuren bat eman da dagoeneko", gaineratu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta ehiza elkarteekin jarri dira kontaktuan, baina ez dute oraindik erantzunik jaso, auzotarrek azaldu dutenez. "Arduraz eta konpromisoz jokatzea" eskatzen diete erantzuleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak