"Ondo" ekin diote Arrasaten hondakinen sistema berriari

Julen Iriondo 2015ko mar. 6a, 15:00

Edukiontzi berriak ia herri denean jarri dituzte dagoeneko, eta gaur amaitzeko asmoa zuten lan horrekin. Hondakinen bulegoan, berriz, jende pila bat dabil egunotan, azken ordukoetan eta zalantzak argitzen. Bertako informatzailearen arabera sistema berriarekin "ondo" hasi dira arrasatearrak.

Bost edukiontziko sistema berriarekin horietako bi irekitzeko txartela behar da, txiparekin dira-eta, organikoarena eta errefusarena. Txartel bakoitzak gune bateko edukiontziak irekitzen ditu, bakoitzaren etxetik gertukoenekoak; arrazoia edozein dela ere, inork nahiko balu bere puntua beste bat izatea, arazorik gabe aldatzen dute, baina beti izango da bat eta bakarra. Azaro-abenduan banatu zituzten txartelak, ontziekin batera, baina oraindik badira jasotzeko dituztenak. Eta gauza bat edo beste bat ze edukiontzitara bota behar den galdezka ere ba omen doa jendea.

Eta dena astelehenean hasi zirelako edukiontzi zaharrak ordezkatzen herrian. Ari dira denak kentzen, eta noski baita orain arte hondakin denak nahastuta botatzeko aukera ematen zuen berdea ere. Orain dena bota behar da dagokion lekura. Bota gabe, aurreneko egun hauetan edukiontzi kanpoan utzi ditu zenbaitek hondakinak, poltsetan adibidez; informatzaileek gogorarazten dute ez dela egokia hori egitea.

Herritar denak egongo dira laster hondakinak era berrian batzen laguntzeko moduan, asmoa baitzen gaur bertan bukatzea edukiontziak jartzen. 105 puntu inguru egongo dira herri osoan. Sistema berria bederatzi hilabetez egongo da proba modura, eta, Hondakinen Mahaiak adostu bezala, hondakinen %70 gaika biltzea izango da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak