ALBISTEAK

Arrasateko EH Bilduk bigarren parte-hartze saioa egin du, eta ekarpen gehiago jaso nahi ditu orain otsail osoan

Julen Iriondo 2015eko otsailaren 8a

Egin du Arrasateko EH Bilduk hauteskundeetarako programa lantzeko bigarren saio irekia. Lehenengotik hona, taldeka eta alorrez alor, landutako proposamenak aurkeztu dituzte, eta esparru guztietako lantaldeetako kideen artean kontrastatu, "zeharkakotasuna bermatzeko". Orain, otsail osoan, Irati eta Amaiur tabernetan jarritako kutxatxoetan batu nahi dituzte proposamen gehiago, edo arrasate@ehbildu.net helbidean, eta asmoa da martxoan egitea bai programa eta bai zerrenda onartuko dituen saioa.

Dozena bat lantaldetan banatuta –kirola, hezkuntza, kultura...–, 70 lagun inguru ari dira parte hartzen Arrasateko saioetan. Programa izango dena lantzeko erari buruz, horrela behar duela dio Arrasateko EH Bilduko Xabier Vallinak: "EH Bildu herritarrok osatzen dugu; herritar gabe, ez dago proiekturik".

Agintaldiaren "balantze ona" egin dute orain arteko parte-hartze saioetan, "hobetzeko gauza asko" daudela ere badioten arren. Nahi lukete beste lau urtez Arrasateko Udala gidatu, horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak