Mondragon Unibertsitateak 70-45 galdu du Valladoliden

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 30a, 20:44

Ez da partidu ona izan. Valladolid hasieratik jarri da markagailuan aurretik, 10 puntuko aldearekin. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala arrasatearrak markagailuan puntu bakarrera hurbildu dira. Baina, atsedenaldirako hiru minutu falta zirenean, hainbat kontraeraso egin dituzte Valladolideko jokalariek eta berriro ere 10 puntuko aldea hartu dute. "Beti atzetik ibili gara, eta horrelakoetan zaila izaten da partiduari neurria hartzea", azaldu zuen Larreategik amaieran.

Talde ez dago prest  

"Taldea ez dago prest etxetik kanpo jokatzeko", gaineratu du Larreategik. Hiruko jaurtiketak egiten saiatu dira, baina Donostian eta Errioxan gertatu zitzaien moduan, gaurkoan, baloia ez da saskian sartu; eta, gainera, aurkariek kontraerasoan harrapatu dituzte arrasatearrak.

Bi aste barru etxean jokatuko dute Burgosko taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak