Etxeko jokalariek urduri hasi zuten lehia eta ondorioz, atsedenaldira bi puntu atzetik joan ziren.
Hirugarren laurdenean, baina, aldagelatik indarberrituta irten ziren mahoneroak, Oso joko ona erakutsi zuten eta modu horretan markagailuan aurre hartu zuten. Hirugarren laurdeneko partziala 21-10 izan zen.
Lehiako hiru gakoak
Etxeko jokalariek laugarren laurdenean ere txukun jokatu zuten. Markagailuko aldea mantentzeko gauza izan ziren, eta ondorioz garaipena etxean geratu zen: 63-57. Lehia irabazteko gakoa, etxeko taldeak egindako defentsa ona izan zen.
Beistegi entrenatzailea pozik zegoen egindakoarekin: "Partidua aurrera ateratzeko gakoak hiru izan dira; batetik, errebotea, oso ondo zaindu dugu; bestetik, mentalki taldea indartsu egon izana; eta, azkenik, defentsan egindako lan bikaina".
Garaipena lortuta, Soraluce Bergarak sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du.
Arrasatearren aurkakoa
Aste bukaerako emaitzak kontuan hartuta, Mondragon Unibertsitatea da taldeko lider berria. Eta, hain zuzen, bergararrek arrastearren aurka jokatu beharko dute hurrengo jardunaldia –abenduaren 14an. "Joko ezberdina egiten dugun taldeak gara. Bi taldeak dira gazteak, baina eurak txikiagoak dira eta korrika asko egiten dute; guk, aldiz, jende altuagoa daukagu eta barruko jokoa egiten dugu".