Prentsa agerraldia egin du Musakolako erretiratuen tabernan Arrasateko Hondakinen Mahaiak, hondakinen bilketa sisteman herrian emango diren urrats berrien gaineko argibideak emateko. Bertan azaldu dute urtarrilean hasiko direla organikoa bereizten eta informazio gehiago jaso ahal izango da erreportajean.