Telebista

AKS 2022

Egilea: Itziar Larrañaga Sarasola
8 atal ikusteko
KIA autoak ere salduko dituzte Chapimen
2016/04/28

Arrasateko Chapimen Citroën autoak saltzen dituzte, eta KIA etxeko ibilgailuak ere salduko dituzte hemendik aurrera. KIA autoen mantenua ere eskainiko dute tailerrean, aurrerantzean.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eskaintza
2016/03/17

Irakasleen eta ikasleen bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen dituzten goi mailako heziketa zikloak ezagutuko dira bideoan. Ikasleek garatzen ari diren proiektu batzuk ere erakutsiko dituzte.

David Spine Concept, bizkarrezurreko minari agur esateko
2015/12/17

Duela bi urte jarri zuten Aretxabaletako Ibarra kiroldegian bizkarrezurreko minari agur esateko terapia berritzaile bat; David Spine Concept du izena eta emaitza oso onak izaten ditu erabiltzaileengan. Makina horiek ezagutzeko aukera dago bideoan.

Tatuajeak, Bergarako Rhino Tattoo Shop estudioan
2015/12/03

Xabier Elgezabal tatuatzaileak martxoan zabaldu zuen tatuajeak egiteko estudioa, nahiz eta aurretik esperientzia handia duen horretan, Arrasaten ere ibilitakoa delako tatuajeak egiten. Arte ederrak ikasi zituen eta marrazkiko hainbat arlo ukitu ditu gerora. Era guztietako tatuajeak egiten ditu, artistikoak gustatzen zaizkio gehien, eta zuzenean tatuaje bat ere egiten du bideoan.

Basque Stay enpresa, etxejabe partikularren pisuak alokatzen jartzeko
2015/11/12

Etxejabe partikularren pisuen, apartamentuen edo txaleten epe motzerako erreserbak lortzeaz arduratzen den enpresa da Basque Stay. Euren berezitasuna da beraiek arduratzen direla baita ere etxearen garbiketaz eta mantentzeaz. Beraz, bigarren etxe bat izanez gero, eta alokairuan jartzea nahi izanez gero, Basque Stayko langileak arduratu daitezke horretaz.

Arrasateko Luxury & Fashion boutique-aren inaugurazioa
2015/11/09

Iturriotz kalean 12 urtez izandako denda, tokiz aldatu du Neila Jebali arduradunak, eta lokal handiago baten zabaldu du Luxury & Fashion boutique-a. Eskaintzari dagokionez, orain marka gehiago dituzte eta gizonezkoendako aukera zabalagoa ere badaukate orain. Inaugurazioan moda desfilea eta mago baten ikuskizuna ere izan zituzten.

Lokatza ziklismo eskola, Bergaran eta inguruan txirrindurariak hezten
2015/09/28

Erreferentzia da txirrindularitzan Bergara eta inguruko herrietako ziklistekin lanean diharduen Bergarako Lokatza Ziklismo Eskola. Gazte mailako txirrindulariak hezi, lasterketak antolatu…, denetik urtean zehar. Erreportaje honek Lokatza eta beroen harrobia ezagutzeko aukera ematen du.

Eroski Hipermerkatua berezoengandik gertuago
2015/09/10

'Eroski Zurekin' izenburuaren babespean, Arrasateko Eroski Hipermerkatua goitik behera berritu dute. Helburua da eskaintza eta zerbitzuak gehiago gerturatzea eta egokitzea bezeroen beharretara. Horretarako, bezeroen nahiak eta iritziak aintzat hartu dituzte.

0 atal ikusteko