Arrasateko errekak dibertitzeko eremu bihurtzeko proposamena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 14a, 15:37

Arrasateko SUDC elkarteko ordezkariak proiektu interesgarri batekin ari dira uztaila ezkero. Zerrajera kalearen altueran eta Munar inguruan "ibai-parke" edo "ibai-portu" bat egokitu gura dute arrasatearrek erabilera ludiko bat eman diezaioten. Orain, errekak garbiago datozela aprobetxatuta, bertan bainua hartu edo askotariko jarduerak egiteko "ametsa" errealitate bihurtu gura dute. Herriko elkarte eta eragile batzuekin egon dira eta orokorrean erantzun ona jaso dute, baita Udaletik ere. Hori bai, proposamena da oraindik; besteak beste, URA agentziaren baimena beharko lukete proposamenak aurrera egin dezan. 

"Guretako erreka jolasleku itzela zen, denbora gehien bertan ematen genuen. Nik 13 edo 14 urte nituenean hori desagertu egin zen, kutsaduragatik. Zaila da dibertimendu iturri hori ezagutu ez duten belaunaldi berriei hori guztia azaltzea, baina gure asmoa da azaldu eta konbentzitzea. Izan ere, inbertsio txiki batekin errekak jolasleku moduan berreskuratzeko aukera izan dezakegu", adierazi du Jesus Markaide SUDCeko kideak. 

(Goiko argazkian: Zerrajerako ibai-parkea izango zenaren tramua) 

Gainera, SUDC elkarteko presidente Juan Luis Arkauzek ere uste du proiektu polita izan daitekeela: "Arrasaten erreketan ura garbi dator orain. Zergatik ez erabili erreka horiek, lehen moduan, bainatzeko? Orain herriko beste eragile batzuekin egon gura dugu Udalari proposamen zehatzago bat aurkezteko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak