Hiru auzo-konposta gune berri jarri dituzte martxan

Maialen Torres 2014ko ira. 24a, 20:39

Musakolako, Monterrongo eta Gorostizako auzotarrek konposta guneak izango dituzte aurrerantzean. Horrela, 110 familia berri gehitzen zaizkie duela urtebetetik beste auzo-konposta guneetan parte hartzen zutenei eta autokonpostatzea egiten dutenei. Horrela, guztira, 570 etxe dira euren hondakin organikoak gestionatzen dituztenak.

Konposta gune berriak, gainera, konpostagailu txikiez osatu ordez, etxola itxurako edukiontzietan kokatu dituzte. Sistema berriaren bidez, espazio gutxiago behar da eraikuntzarako eta merkeagoa ere bada.

Erabilerari dagokionez, Josu Pereda ingurumen zinegotziak azpimarratu du arrakastaren gakoa "aireztatze egokia" dela, barne tenperaturak eta konpostatze prozesuak behar bezala funtziona dezaten. Herritarrek ikasia dute hori dagoeneko, konposta egiteko ikastaroetan aritu baitira. Hala ere, sistema berriarekin aireztatze lanak konplexuagoak izango direnez, Udaleko behargin batek beteko du astean behin lan hori.

Emaitza onak

Udalean oso pozik daude orain arte jasotako emaitzekin, auzo guztietan "A" kalitateko konposta lortu baitute. Hala ere, ez dute ekimena gehiago zabaltzeko asmorik, Peredak azaldu duenez. Izan ere, konposta guneak etxeetatik  gertu egon behar du, baina ez gertuegi, eta Udalaren arabera, eraikitzeko baldintzak betetzen dituen gune gehiago ez dago herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak