Hauste hidralikoaren bitartez mineraletan dauden 'gas ez konbentzional' deritzatenak askatzean datza fracking delako teknikak. Esplotazio proiektuetako baten Sustraia delako eremuan aurkitzen dira Arrasate, Bergara eta Aretxabaleta. Eskoriatzan hasi dira fracking-aren kontrako sinadurak jasotzen. Teknika hau gaitzesten dutenek diote fracking-ean, gasak askatzeko, gehigarri kimiko kaltegarriz jositako ur kopuru eskerga erabiltzen da.