Kepa Ruiz de Larrinaga, Lorea Zeziaga eta Oxel Azkarate iheslari ohiei harrera egin diete Arrasaten

Julen Iriondo 2014ko mar. 31a, 15:28

Hainbat urte etxetik kanpo egin eta gero, sorterrira itzuli dira Lorea Zeziaga, Kepa Ruiz de Larrinaga eta Oxel Azkarate. Hileko azken egubakoitzarekin bat eginez, jende asko batu zen Arrasate erdigunean hiru iheslariei harrera egiteko.

Jendearen txalo artean zeharkatu zituzten Arrasateko erdiguneko kaleak Kepa Ruiz de Larrinagak, Lorea Zeziagak eta Oxel Azkaratek, etxerako itzuleran. Senide, lagun eta herritar, askok nahi izan zieten harrera egin urteetan herritik kanpo egondakoei. 35 urte egin ditu Ruiz de Larrinagak, 24 pasa Zeziagak eta 10 Azkaratek. Pozik zeuden jasotako ongietorriagatik.

Ipar Euskal Herritik etxerako bidea egin dute Zeziagak, Azkaratek eta Ruiz de Larrinagak. Espainiako justiziarekin inolako zorrik gabe, pasaportea eskuan itzuli dira. Gatazka eta bere ondorioak konpondu arte jarraitu beharra nabarmendu dute.

Hileko azken egubakoitza zela-eta plazako kale-agerraldira ere batu ziren hiru iheslari-ohiak, eta han ere agurrak, muxuak eta besarkadak. Eta aurreko astean Iparraldetik Bergarara itzulitako Enrike Jauregi eta Miren Aierberekin berriz elkartzeko aukera ere izan zuten, oraingoan Hegoaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak