Lorea Zeziaga: "Ihesean utzitako lagun guztiak ditut orain, momentuan, buruan"

Mirari Altube Arrese 2014ko martxoaren 28a

Etxean dira Lorea Zeziaga, Kepa Ruiz de Larrinaga eta Oxel Azkarate iheslari ohiak. Hilabete bukaerako euskal presoen aldeko elkarretaratzean eman diote ongi-etorria lagun, senide eta herrikideek Herriko Plazan. Txalo artean egin diete harrera eta guztiek besarkatu gura izan dituzte.

24 urte eta erdi egin ditu herritik Lorea Zeziagak herritik kanpo, 10 urte Oxel Azkaratek eta beste mordoxka bat Kepa Ruiz de Larrinagak. Horregatik lehen uneak urduri eta hunkituta bizi izan dituzte. Baita Herriko Plazan zain zituzten lagun eta herrikideek ere; guztiek besarkatu gura zituzten.

"Urduritasun handiarekin bizitzen ari naiz, ez dut asko pentsatzeko astirik izan. Buruan ditut ihesean utzitako lagun guztiak", zioen Zeziagak eta gaineratu: "Egoera ikusita borrokan jarraitzeko momentuak direla adierazi gura diet herritarrei. Eta herri aktibazioa eta herri presioa ezinbestekoak izango dira iheslari guztiak eta preso guztiak etxera ekarri gura baditugu".

Herria dugu arnas leloarekin euskal iheslari politikoen kolektiboak abian jarritako ekimenaren baitan itzuli dira eta argi utzi dute lanean jarraitu beharra dagoela "euskal preso poltiko guztiak eta euskal iheslari politiko guztiak bueltan izan arte". Horretarako kale aktibazioa areagotu beharra dagoela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak