Ibai-Arte elkarteko 35 saltoki irten ziren kalera. Batzuk denda aurrean jarri zituzten merketutako produktuak, beste batzuk Biteri plazan elkartu ziren eta Herriko Plazara ere jo zuten beste batzuek. Eguzkia eta animazioa doinuak lagun, giro ederra egon zen Arrasateko kaleetan.