Olinpiar hiria bihurtu du Aretxabaleta Txapel Txin 'Botilak'

Mirari Altube Arrese 2014ko ots. 23a, 11:10

Olinpiadetako zuzia eskuan tente zuela agertu zen atzo ilunkaran Txapel Txin, Durana kalean. Eta herritarrek ez zioten hutsik egin; Herriko Plaza bete-bete eginda haren zain. Txapel Txin 'Botilak' hiri olinpiarra aldarrikatu zuen Aretxabaleta.

Plaza barreneko ikurrinaren lekuan olinpiadetako bandera jaso zuten eta olinpiadetarako gertu azaldu zen Txapel Txin. Ondoren sariak banatu zituen. Txapelik onenaren saria Susana Da Silvak jaso zuen, ezkontza tarta zeraman buru gainean.

Eta torradarik goxoenen egileak ere saritu zituzten: lehen saria, Basabe tabernarendako (Josu Agirianok jaso zuen); bigarrena, Iker Altunarendako (azken urteotako txapelduna) eta hirugarrena, Amaia Altuberendako.

Ondoren, umeek argazkiak atera gura izan zituzten Txapel Txinekin: "Olentzero izango banintz moduan sentitu naiz", zioen horrek.

Eta bukatzeko, txistorra, torradak eta sagardoa izan zituzten herritarrek gura beste Karnabalen Lagunak taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak