ALBISTEAK

Beste 120 arbola ditu Mondragoek

Irati Goitia 2014ko otsailaren 14a
Pago eta lizar artean, 120 zuhaitzetik gora landatu dituzte Arrasateko ikasleek gaur. Udalak antolatuta, zuhaitz eguna egin dute herriko ikastetxe guztietako ikasleekin Garagartzan. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleez, zehazki. Guztira, 200 ikasle inguruk hartu dute parte ekimenean. Binaka, zuhaitz bana landatu dute, pagoa edo lizarra. Aitzurrak eskuan hartu eta trebe ibili dira ikasleak. Esfortzuaren ostean, ogitartekoa eta oparia jaso dituzte.
Erlazionatuak

Zuhaitz Eguna Arrasaten

Irati Goitia 2014 ots 14 Ingurumena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak