Arrasate Garbi plataformak ere atez atekoaren kontrako sinadurak batuko ditu
Goiatz Arana Begiristain
2012ko ekainaren 7a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasate Garbi plataforma aurkeztu dute goizean Kulturaten eta jende dezentek jo du bertara, plataforma sortu berriko ordezkarien azalpenak entzutera. Adierazi dutenez, Arrasate inguruko herrien artetik zikinenetakoa da eta egoera horri buelta emateko lan egingo dute, baina atez atekoak aldaketa hori mehatxatzen du euren esanetan. Horregatik, etxez etxe sinadurak batuko dituztela iragarri dute.