Aurrera egin du atez atekoak Arrasaten, tentsio handiko osokoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko eka. 13a, 18:49
None
Ez da ezustekorik eman. Bildu eta Aralarren botoekin (12) eta EAJ eta PSE-EEren kontrakoekin (8) Udalak onartu egin du hiri hondakinak atez ate biltzea. Aldeko zein kontrako iritziak zituzten herritarrez lepo bete da udaletxeko osoko bilkuren aretoa eta zinegotzien arteko eztabaida luzearen ostean herritarrek denetariko ekarpenak egiteko aukera izan dute. Tentsio uneak ere bizi izan dira, bozketa egin ostean zenbait herritarrek altxatu eta euren desadostasuna agertu dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak