Arrasateko Udalak auzo-konposta egiteko guneak egokitu gura ditu. Hiru izango lirateke guztira: Uribarri auzoan, erdigunean eta ospitale inguruan. San Juanetarako denak martxan egotea gura dute, eta dagoeneko hasi dira interesatuekin bileretan. Atzo izan zen aurrenekoa eta Uribarri auzoko bizilagunek jaso zuten auzo-konpostaren gaineko informazio gehiago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.