Giza Eskubidetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusi Jon Gambrak izan zuen ekitaldia gidatzeko ardura. Gipuzkoa eta Euskadi "herrialde modernoak eta demokratikoak" direla azpimarratu zuen, eta alde horretatik, bidegabekeriak eta sufrimendua ahaztu ez daitezen lan egiteko "konpromisoa" dutela. Hor kokatu zuen Herrastik eta Etxeberriak egindako lana: memoria demokratikoa berreskuratzen, frankismoaren biktimak ikertzen eta desagertutako pertsonak bilatzen, berreskuratzen eta identifikatzen.
Gambrak gaineratu zuen Herrastiren eta Etxeberriaren lana ezinbestekoa izan dela memoria historikoa eraikitzen jarraitzeko. Giza eskubideak, demokrazia, humanismoa eta zientzia aipatu zituzten zuzendari nagusiak. Egiten den lanaren oinarriari balioa emateko, lan taldeari erreferentzia egin zion osteoarkeologo aretxabaletarrak. Eta orain arte egindako bidean lagun izandakoak gogora ekarri zituen.
1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen eta Gerra Zibilaren hasieraren 90. urteurrenaren testuinguruan kokatutako ekitaldia izan zen aurreko egubakoitzean Donostiako Aiete Jauregiko lorategian egindakoa.